2017/05/29

Polonia, testu liburu irekien nazio mailako programa

Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI- OER Open Educational Resources) lizentzia irekiak dituzten ikasteko eta irakasteko materialak dira. Material hauek libreki erabili daitezke behin eta berriz eta hobetu libreki osatu edo hobetu daitezke. Eskola eta familientzat aurrezki handia dira eta irakasleek euren beharren arabera moldatu ditzakete.



Poloniako gobernuak testu liburu digitalen sorkuntzara bideratu du aurretik paperezko liburuen erosketa laguntzeko erabiltzen zen dirua (24 milioi € inguru). HBIak sustatzeko Poloniak jorratu duen bidea interes handia sortu du inguruko gobernuetan.

Ondoko estekan klikatuta ikus dezakezu material libre hau:


 Materialak lau etapatan banatzen dira:


Barnean hainbat materiatan antolatutako testuak, diagramak, animazioak,
bideoak, eskemak eta galdetegiak daude.


Informazio-iturria: https://www.opensocietyfoundations.org/voices/poland-pioneering-worlds-first-national-open-textbook-program

2017/05/21

Nola instalatu mahaigaineko Telegram Ubuntun

il(2020/4/25ean zuzendua)



Telegram Desktop mezularitza aplikazioaren ordenagailurako bertsioa da. Bere ezaugarrien artean hauek nabarmendu daitezke:
  • Whatsapp-ena ez bezala aplikazio natiboa da. Nabigatzailea martxan jarri gabe ibiltzen da, are gehiago, konektatzeko telefono mugikorraren zenbakia eskatzen du, baina erabiltzeko ez du mugikorra aldean edo piztua behar.
  • Audio deiak egin daitezke ordenagailutik mugikorrera eta alderantziz edo ordenagailutik ordenagailura. 
  • Linux, Windows eta Mac-erako bertsioak daude, Android eta IOS gain jakina.
  • Aplikazioa zerbitzariaren aldetik ez da librea, bezeroen aldetik bai.
  • Oraindik ez du euskara hizkuntza integratzen baina euskaratuta dago eta erraz jartzen da euskaraz bai mugikorren bai mahaigainean. 

Instalazioa Ubuntu eta deribatuetan.

Hainbat modu daude instalatzeko. Nik hau proposatzen dizut.

1- Joan Telegram Desktopen  Githubeko web orrien Releases atalera. Bertatik deskargatu azken bertsioaren Linux 64bit binari. Erne! hau idazteko unean azken bertsioa 2.6.1 da eta ez dabil 2.6.0 bertsioa bai ordea. 

2- Joan deskargatu duzun tokira eta tsetup fitxategia ireki eta bertan erauzi. Telegram izeneko karpeta ageriko da.

3- Administratzaile rolarekin karpeta hori /opt/ karpetara kopiatuko dugu. Karpeta horretatik. Bertsio berritzea bada aurretik zaharra ezabatuko dugu:

sudo rm -R /opt/Telegram

edozein kasutan, kopiari ekingo diogu:

sudo cp -r Telegram/ /opt/

4-  Abiarazlea sortuko dugu. Horretarako ireki testu-editorea eta hau kopiatu

[Desktop Entry]
Name=Telegram Desktop
GenericName=Telegram mahaigainean
Exec= /opt/Telegram/Telegram %F
Type=Application
Icon=
Categories=Network;
Keywords[eu]=komunikazioa
Terminal=false
 

Gorde telegram.desktop izenarekin eta kopiatu lasterbideen karpetara

sudo cp telegram.desktop /usr/share/applications/

Denbora baduzu  bilatu dezakezu Telegramen ikonoa, gorde eta aurreko  fitxategian zehaztu non jarri duzun ikonoa Icon= lerroan.


Telefonoarekin qr bat eskaneatzea edo  mugikorraren zenbakia eskatuko dizu eta bertara bidaliko dizu kode bat. Kode hori idatzi eta horrela egiaztatuko duzu identitatea.
Erabiltzeko prest dago.


Idatzi zure buruari: gordetako mezuak 
  • Oso aukera interesgarria da zure buruari mezuak bidaltzeko:
  •  ohar bloka moduan
  • fitxategien biltegia edo hodeitxo moduan
  • argazkiak eta bestelako dokumentuak mugikorretik ordenagailura edo alderantziz pasatzeko.
Aukera honetaz baliatzeko  goiko bilatzailean zure izena jarri eta Gordetako mezuak agertuko zaizkizu. Hortik bidali behar diozu mezuak zure buruari.



Telegram euskaraz jartzeko
kopiatu ondoko esteka, zure buruari bidali eta ondoren klik egin gainean eta baimena eskatuko dizu aplikazioa euskaraz (beta) jartzeko:

https://t.me/setlanguage/eu-beta


Ezarpenak

Menuan klikatu eta Ezarpenetan konfigura dezakezu aplikazioa zure gustura, itxuraz zein funtzionamenduaz:

Egunerokoan erabili behar baduzu baloratu ezarpenetan konfigurazio hauek aktibatzea:
  • aktibatzea mezuak bidaltzean Ktrl+Sartu bidez (edo gezi urdina) puntu eta aparteak egin ahal izateko.
  • Aurreratuetan, aktibatu Bistaratu ikonoa erretiluan. Abiarazi sistema hasten denean.
  • Desaktibatu Erabili zuzentzaile ortografikoa (oraindik ez baitago prest euskararako eta aktibatuta badago hitzak azpimarratuak agertuko dira).

Kanalak eta taldeak
Whatsapp-en aldean Telegramek kanalak ditu. Kanalak informazioa norabide bakarrekoak dira, informazioa bidaltzeko erabiltzen ahal dira informatzailea badira eta, gehienetan, informazioa jasotzeko erabiltzen dira. Kanalak bilatzeko aski duzu Telegrameko bilatzailean bere izena jartzea eta onartzea.
  • ARGIA
  • BERRIA egunkaria
Taldeetan ordea parte har daiteke. Software librearen zalea bazara bi talde hauek interesatzen ahal zaizkizu:
  • Librezale
  • Hezkuntzan ere Librezale

2017/05/18

2017-2018 ikasturteko egutegia

2016-2017 ikasturteko egutegia

Datorren ikasturteko plangintzak egin behar badituzu agian ondo etorriko zaizu 2017-2018 ikasturteko egutegia LibreOfficeko kalkulu orrian egiteko oinarria.


Lehenengo orrian ikasturte osoa ikus daiteke:



eta hurrengoetan hilabetez hilabete zuen aurreikuspenen zain.
 

Argitaratzeko, behin moldatu ondoren, pdf formatura pasa dezakezu edo pantaila argazkiak eginda png formatura.

2017/05/07

Firefox: korritze automatikoa

Web orri bat luze bat irakurtzean -edo gainetik begiratzean- nekagarri eta zaratatsua izaten da saguaren gurpilari behin eta berriz eragitea.

Horren ordez Firefoxek badu korritze automatikoa izeneko aukera bat: haren bidez saguaren gurpilean klik egiten dugunean (esteka batetik kanpo, jakina) borobiltxo bat agertzen da eta aski da -sagua klikatu gabe- erakusle edo punteroa borobiltxoaren azpira mugitzea testua -sagua askatuta ere- automatikoki korritzeko behera. Korritze abiadura erakusle eta borobiltxoaren arteko distantziak markatzen du. Erakuslea gainean jarriz gero goraka egingo du.


Pixka bat praktikatu behar da teknika menperatzeko baina aisa kontrolatzen da.

Korritze automatikoa aktibatzeko Firefoxen menuan klika > Hobespenak > Orokorra fitxa > Korritze automatikoa gaitu.



Probatu eta gustukoa ez baduzu aski duzu desaktibatzea.

2017/04/30

Zim wiki orain euskaraz

Zim wikia oharrak hartzeko eta zereginak kudeatzeko aplikazio librea 0.66 bertsiora eguneratzearekin batera euskaraz instalatzen da.
 

Bertsio-berritze honen beste berrikuntza aipagarriak:


* Added translations for: Amharic, Arabic, Basque, and Portuguese
 
 
Bertsioaren berrikuntza eta errore-konponketen zerrenda hemen.

Zim wikia erabiltzen baduzu  euskaratzeko egin behar duzuna da softwarea eguneratzea (PPA bidez instalatu bazenuen) edo aplikazioaren azken bertsioa instalatzea.

Zim wikiaren Windows bertsioa, une honetan 0.69 da baina -agian ofizial ez izanagatik- ez dago euskaraz.

Zim wikiaren gaineko informazio gehiago blogaren mezu honetan.

Nafarroako administrazioaren lehenengo urratsak software librerantz

Nafarroako Parlamentuaren eskariz Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak administrazioan egun erabiltzen informazio sistema eta plataforma pribatiboen software librerako migrazio progresiboari hasiera emango dio. Horretarako laguntza teknikoko kontratu baterako deialdia zabaldu du.



Deialdiaren zehaztasunak hemen. PDFaren 7. orritik aurrera.