Ehunkada gehigarri daude; kontua ez denak instalatzea zeren eta nabigatzailearen funtzionamendua moteltzen dute -batzuk besteak baino gehiago-. Gomendatutakoak, interesgarriak iruditzen bazaizkizu, instalatu, frogatu eta ondoren erabaki mantentzea edo desinstalatzea.
Hemen dituzu ordena alfabetikoan interesgarriak iruditzen zaizkidanak:
- Adblock Plus: Web orrietako propaganda blokeatzeko.
- Addictive Typing Lessons: Mekanografia praktikatzeko. Testuak euskaraz deskarga daitezke (begiratu mezu hau). (Quantumekin ez bateragarria)*
- DeskCut: orri baten gainean eskuin-klikari orriaren lasterbidea mahaigainean sortzeko aukera eransten dio. (Quantumekin ez bateragarria)
- DownloadHelper: bideoak deskargatzeko.
- Downthenall: web orriak dituen objektu guztiak, irudiak, musika... denak batera deskargatzeko. (Quantumekin ez bateragarria)
- EpubReader epub formatuko liburu digitalak irakurtzeko.
- Euskalbar: euskara eta gaztelania, frantsesa, ingelesaren arteko hiztegiak, Euskalterm, corpusak, esaera zaharrak... eta zer dakit nik dena batera.
- Forecastfox: Datozen egunetan toki zehatz batean zer eguraldia egingo duen berri ematen digu beheko barran.
- Irakurle digitala. Euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko testuak irakurtzen ditu (TTS). (Quantumekin ez bateragarria)
- Lehen hitza euskaraz euskarazko edukia lehenesten du.
- Right Inbox: Gmaileko mezuen bidalketa programatzeko.
- S3 Google Translator web orrien testu zatiak edo web osoak itzultzeko tresna.
- Save link: web orrien estekak laster-marketan gorde beharrean fitxategi moduan gordetzeko. Fitxategian klikatzean web orria irekitzen da. (Quantumekin ez bateragarria)
- Webmail Ad Blocker: web posta zabalduenetan publizitatea ezabatzen du.
- Xuxen zuzentzaile ortografikoa: nabigatzailean idazten ditugun orrietan, hala nola web-posta, blog, formulario eta wikietan euskarazko zuzentzaile ortografikoa aktibatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina