Luberri sistema

Luberri banaketa ikasleak eta irakasleak erabiltzeko asmoarekin diseinatutako Ubunturen erremasterizazioa da. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:
  • Irakasle eta ikasleentzako hainbat aplikazio ditu.
  • Windows Server-en menpeko domeinuetan integratu daiteke eta eskoletako erabiltzaileak onartu.
  • Domeinuan partekatutako karpetak (Irakasleak, Ikasleak, Orokorra, Administrazioa) erabiltzaile motaren arabera mapeatzen ditu.



Deskargak:

Luberri_16.04.6_64bit.iso  (3.2 GB ordenagailu arruntentzat)
Luberri_16.04.05_64bit.iso   (3.2 GB) ordenagailu arruntentzat

Luberri_16.04.03_32bit.iso   (2.9 GB) 32 biteko prozesadorea duten Asus PC Eee matxinsaltoak, Lenovo Ideapad S10e eta beste ekipo zaharrak.
Luberri_16.04.03_Smart.iso  (3.6 GB) 32 bitekoa. Smart Board arbel digitalaren SB68V eta SB580 modeloak erabili behar duten ekipoentzat. 
Luberri_14.04.12_32bit_Smart.sblive (4.2 GB) 32 bitekoa. Smart Board arbel digitalaren SB480 modeloa erabili behar duten ekipoentzat. sblive formatua izanik abio-USBa sortzeko jarribide bereziak ditu.
Luberri_14.04.11_Smart.iso (3,7 GB) 


Ikusi:



Instalatu ondoren:
  • Wifia hautatu: ekipoa wifia badu wifien zerrendatik hautatu eta pasahitza jarri. Ondoren editatu konexioa eta Orokorra fitxan aktibatu Erabiltzaile guztiak konektatu daitezke sare honetara.
  • Windows-en Active Directory-ren domeinuan integratzeko eta zerbitzarian konpartitutako karpetak mapeatzeko prozesua mezu honetan azaltzen da. Kontuan izan mezu horretan aipatzen diren aplikazioak dagoeneko instalatuta daudela banaketa hauetan, beraz, integratzeko, duen domeinutik askatu (leave domain) eta berrira lotu (join domain) behar duzu. Une batean domeinuko administrariaren pasahitza eskatzen du. Windows-en zerbitzariak konpartitutako karpetak mapeatzeko aski duzu, sarrera honek azaltzen duen bezala pam_mount.conf.xml fitxategia editatu.
  • Sareko inprimagailuak instalatu (ikusi nola). Inprimagailu lokalak beraiek bakarrik instalatzen dira.
  • Ekipoak teklatu numerikoa badu eta ekipoa piztean teklatu numerikoa aktibatzea nahi baduzu, edo alderantziz, ikusi nola.
  • Behar izanez gero ip finkoa jarri horrela
  • Ekipoa Smart arbel batera konektatu behar bada. Instalatu arbelaren softwarea horrela. 
  • Irakasle-gela eta mintegietako ekipoak sarritan pizturik geratzen dira gauez, asteburuz eta zenbaitetan oporretan. Hori ekiditzeko  programa dezakezu nahi duzun orduan automatiko itzal dadin crontab fitxategia editatzen honela.



1 iruzkin: