2015/09/30

Epoptes: gela kontrolatzeko aplikazioa.

Ikasleak ordenagailuaren aurrean daudela irakaslea haien bizkarrean hobeto dago bere ordenagailuaren aurrean baino, hala ere, Epoptes probatu ondoren ez duzu erraz utziko. Ikasleen pantailak kontrolatu baino askoz gehiago egiten du eta.

Epoptes versus Italc
Software librearen unibertsoan Italc zen gelaren kontrolerako aplikazio nagusia baina, niri horrela gertatu izan zait behintzat, irakaslea denborarekin ikasleen kontaktua galtzen du. Epoptes-en kasuan hori ez omen da gertatzen. Epoptes, Italc ez bezala, soilik GNU/Linuxen funtzionatzen du, ez du Windows-eko ikasleak ikusten. Bestetik Epoptesen instalazioa errazagoa da.



Epoptes-en funtzionalitate nagusiak:
  • Ikaslearen ekipoa piztu, saioa amaitu, itzali edo berrabiarazi.
  • Ikasleen ekipoen pantailak ikusi, ikasle baten ekipoaren kontrola hartu. Proiektorea izanez gero irakaslearen pantailatik edozein ikasleren pantaila erakutsi daiteke. Horrela ikasleek euren lanak erakutsi edo atazaren bat nola egiten den erakustea dute.
  • Irakaslearen pantaila ikasle batzuen edo guztien pantailan erakutsi (bereziki interesgarria proiektorea ez badago).
  • Exekutatu aginduak ikasleen ekipoetan (baita root bezala ere). Gure ordenagailutik aplikazio bat instala dezakegu ikaslearen ekipoan. 
  • Ikasle baten edo guztien ekipoa mututu, blokeatu (esate baterako azalpen bat eman behar denean).
  • Ikaslearen ekipoaren informazioa (adib. IPa) ikusi.
  • Ikasle bati edo batzuei mezu bat bidali.

Instalazioa:

A- Gelako ekipo guztietan
Administratzaile moduan Epoptesen errepositorioa edo software bilduma gaituko dugu.
sudo add-apt-repository ppa:epoptes/ppa
sudo apt-get update

B- Irakaslearen ekipoan
Epoptes instalatuko dugu terminalean hau itsatsita:
sudo apt-get install epoptes

eta irakaslea(k) Epoptes taldean sartuko ditugu:
sudo gpasswd -a erabiltzaile_izena epoptes

non erabiltzaile_izenaren ordez irakaslearen erabiltzaile-izena jarri behar duzu. Bat baino gehiago bada bereiztu komen bidez.

Irakaslearen ekipoak IP finkoa eduki behar du. Ez badu jarriko diogu (ikusi nola). Bere IPa kontsultatuko dugu (goiko panelean: konexioa > konexioaren informazioa) eta apuntatu paper batean.

Berrabiarazi ekipoa.

B- Ikasleen ekipoetan
Administratzaile moduan Epoptes-en bezero aplikazioa instalatuko dugu terminalean hau itsatsita:
sudo apt-get install epoptes-client

Orain Epoptes bezeroaren konfigurazio fitxategia editatuko dugu:
sudo gedit /etc/default/epoptes-client

eta #SERVER=server  dioen lerroaren azpian honako lerro hau gehituko dugu:

SERVER=irakaslearen_ekipoaren_IPa

non irakaslearen_ekipoaren_IPa testuaren ordez irakaslearen IPa jarriko dugu. Ondoren gorde eta itxi fitxategia.

Azkenik irakaslearen ekipoaren SSL egiaztagiriak eskuratuko ditugu honako agindu hau exekutatuta:
sudo epoptes-client -c

Aginduaren mezua begiratu ikusteko konexioa lortu dela. Errorea ematen badu zerbait gaizki egin dugu.

Berrabiarazi ekipoa


Erabilera:

Irakaslearen ekipoan egin Aplikazioak > Internet > Epoptes eta aplikazioa abiatuko da. Ikasleek ekipoak piztu ahala ikusiko dira monitorean. Miniaturen tamaina alda daiteke eskuineko beheko aldeko kontrolarekin eta miniaturen azpian ekipoaren izena, erabiltzailearena edo biak ikustea kontrola daiteke menuko Etiketak elementutik.
Blokeoak, mezuak, itzalketak eta abar hautatutako monitoreen gainean funtzionatzen du. Bat baino gehiago hautatzeko sakatu Ctrl. Denak hautatzeko Ctrl+A,


Bukatzeko:
Epoptes greziar proiektu bat da (Epoptes-ek grekeraz begiralea esan nahi du) eta VNC teknologian oinarritzen da.
Renmina edo TeamViewer aplikazioetan ez bezala Epoptes-en ez da erabiltzailearen (ikaslearen) baimena behar bere ekipoa zelatatu edota kontrolatzeko.
Aplikazioa euskaraz dago 0.5.8 bertsiotik Juan Ezeizaren lanari esker.


Linuxeko beste aplikazioak
Software bilduma

2 iruzkin:

  1. Lubuntu erabiltzen dutenentzat ohartxo bat: Epoptes bezeroa berez abiatu eta zerbitzarian monitore-miniaturak ikus daitezen, erabiltzailearen fitxategi honi "~/.config/lxsession/Lubuntu/autostart" "epoptes-client" lerroa gehitu behar zaio. Horren ondoren, saioa itxi eta berriro irekiko dugu.
    Eskerrik asko, Alexander, itzulpena gainbegiratu, argibideak argitaratu eta albistea zabaltzeagatik. Lankide askorentzat probetxugarria izango delakoan nago. Nire esperientzia behintzat oso positiboa da.

    ErantzunEzabatu
  2. Guk instalazioa egin dugu eta zerbitzariak IP dinamikoa eduki arren, dena oso ondo jaon da. Script bat sortu dugu bezeroentzat eta ondo doa. Orain arte italc erabiltzen genuen baina 14.04arekin arazoak zeuden. Norbaitek laguntza behar badu eskatu lasai. Oso erraza egin zaigu instalazioa.

    ErantzunEzabatu