2016/08/02

Moodle 3.1 eta gaitasunen tratamendua


Moodle-en LTS edo sustengu luzeko bertsioa den 3.1 beste berritasunen artean gaitasunak kudeatzeko sistema bat eskaintzen duen lehenengo bertsioa da

Gaur egun, hezkuntza sistemen helburuak ikasleek gaitasun edo konpetentzien eskuratze-gisa definitzen dira, diziplinei lotutako gaitasunak batzuk eta zeharkakoak edo arlo guztiak bustitzen dituztenak besteak. Hori dela eta, Moodle-ek ahalegin bat egin du gaitasunen gestioa integratzeko edo, hobe esanda, hezkuntza gaitasunen arabera kudeatzeko (CBE  Competenci Based Education edo gaitasunetan oinarritutako hezkuntza).

Ikus dezagun, gainetik bada ere, Moodle-ek nola integratu dituen gaitasunak:


1- Moodle-guneko kudeatzaileak  gaitasunen markoa edo eskema definitu edo, eskuratuz gero, inporta dezake. Marko hauetan era eskematikoan agertzen dira gaitasunak, azpi-gaitasunak eta, nahi izanez gero, bere adierazleak. Marko honek ikastetxeko Moodle-ikastaro guztietarako balio du. Ikastaro bakoitzean zehaztuko da marko horretako zein gaitasun landuko diren.
Gaitasunen markoaren definizioa Gunearen kudeaketan egiten da:

Adibide honetan Digcomp-en araberako gaitasun digitalen markoa sartu diot guneari.


2- Hurrengo fase batean, irakasleak ikastaroak sortzen edo editatzen duenean, zehazten ahal du ikastaro bakoitzean guneko marko horretatik zein gaitasun landuko diren eta lanketa horrek zer eragina izango duen. Hori irakaslearen lana da eta Ikastaroaren kudeaketan egiten da:

Irudi honetan irakasleak bere ikastaroan landuko dituen konpetentziak aukeratzen ditu gaitasunen markotik.
Ikastaroa diseinatu ahala eskema honetan ageriko dira hautatutako gaitasun bakoitzak zein zereginen bidez lantzen den.



3- Hurrengo pausua da zehaztea zeregin bakoitzean zein gaitasun, azpi-gaitasun edo adierazle lantzen diren. Lan hori irakasleak egiten du zereginak definitzean.

Marko gorrian ageri dira beheko zerrendan agertzen diren ikastaroak lantzen dituen gaitasun eta azpi-gaitasunetatik zeintzuk diren zeregin honetan zehazki lantzen direnak.
Gaitasunak hautatu ondoren zehaztu behar da ikasleak zeregina bukatzean gaitasuna frogatutzat geratzen den edo irakasleak egiaztatu behar ote duen:



4- Bai irakasleak bai ikasleak landutako gaitasunen erregistroa kontsulta dezake:

Irakasleak kontsulta ditzake ikaslez ikasle hauek jorratutako gaitasunak eta, hirugarren puntuan ikusi bezala, automatikoki osatzen ez bada berak erabakiko du ikaslea ordurako gai den edo oraindik ez.
Kontsulta egiteko irakasleak ezkerreko paneleko Txostenak > Gaitasunen analisia hautatuko du:


 eta ikaslez ikasle ebalua (hala ezarri badu) edota kontsulta ditzake.
Kontsulta:

Irakasleak ikusten du ikasleak 1.2 gaitasuna demostratu duela
eta ebaluazioa:

(1) ikaslea, (2) gaitasuna, (3) zeregina, (4) ebaluazioa



Ikasleak ere bere kalifikazioak kontsulta ditzakeen era berean kontsulta ditzake zein gaitasunak jorratu edo erakutsi dituen. 
Ikasleak ikus dezake 1.2 gaitasuna Berotegi efektuaren iruzkinaz landu duela eta irakasleak gaitasuna aitortu diola.



Oharrak:
  • Moodle 3.1 bertsioa probatzeko MoodleCloud erabili dut.
  • Informazio gehiago gaitasunei buruz Moodle Docs-en.
  • EAEko ikastetxe publikoetan une honetan martxan dagoen Moodle bertsioa 2.9 da.

2016/07/12

OBS Studio 0.15 bertsio berriak dakarrena

Grabazio eta transmisiorako aplikazio libreak bere 0.15 bertsioa kaleratu du eta hauek dira besteak beste ekarri dituen berritasunak:

Irudien diaporama: eszenek aukeran dituzten elementuen artean orain irudiaz gain irudien segidak edo diaporamak jar daitezke.


Diaporamarako aukera daitezke irudi solteak edo karpeta osoak, eta ezar daiteke irudiek zenbat milisegundoz erakutsi behar diren eta irudien arteko trantsizio mota eta denbora.


Transmisioarekin batera grabatzea: transmisioa Youtuberen bidez egitean berak bideoa gordetzen du baina beste grabazioa gordetzen ez duen streaming zerbitzu bat erabiltzen baduzu ezarpenetan agintzen ahal diozu grabatzeko automatikoki transmisioa egitean.


Hauek eta beste berritasunak zerrenda honetan:

-Bugfixes ;)
-Image Slideshow Source
-VLC Video Source (needs VLC 32 or 64 Bit installed)
-Option for hiding cursor over projector windows
-Option for automatic recording when streaming
-Padding for sources (added to the crop filter)
-Scaling/Aspect Ratio filter
-Ability to use scale filters on scene items
-New View menu (for hiding UI stuff)
-Settable process priority inside of OBS Studio
-Adding scenes as sources
-Removing of multiple sources



Nola aldatu Nautilusen hobespenak Ubuntu 16.04 bertsioan

Gnome tematuta dago bere aplikazioei aukerak kentzen. Ubuntu 16.04ko Nautilus arakatzailetik hobespenak kudeatzek aukera ere kendu dute menutik.

Bi irtenbide daude gutxienez arakatzailearen kontrola mantendu nahi baduzu: lehenengoa Nemo arakatzailera pasatzea,  eta bigarrena dconf-editor aplikazioaren bidez editatzea Nautilusen hobespenak.

Bigarrena egiteko:

1- Instalatu Dconf-editor. Terminalean:


sudo apt install dconf-editor

2- Abiatu Dconf-editor aplikazioa terminalean dconf-editor idatzita edo Aplikazioak > Sistemaren tresnak > dconf editorea

3- Bertan bide hau egin org > gnome > nautilus > preferences eta eskuineko panelean agertuko zaizkizu aukerak; esate baterako zakarrontzitik pasatu gabe fitxategiak ezabatu ahal izatea aktibatzea.

Nautilusen hobespenak dconf-editorren interfazean.

2016/07/07

Xmind aplikazioak orain SVG formatura esportatzen du

Xmind eskemak eta mapa mentalak egiteko aplikazio plataforma-anitza interesgarria 7.5 bertsioa kaleratu du (hemendik deskarga daiteke) eta bertan hainbat berritasun dago -gehienak pagoko bertsiorako, jakina- baina librea den bertsioan funtzionalitate interesgarri bat askatu dute: eskema SVG irudi bektorial formatura esportatzeko aukera.





Orain arte PNG pixel formatura esportatzea zen irudia esportatzeko aukera bakarra eta aldea handia da, SVG nahi haina handitu baitaiteke bereizmenik galdu gabe.

PNG formatuko eskema baten irudi baten zehaztasuna
aurreko irudi-zehatasuna SVG formatuan


Lehen estekatutako deskarga orrian kontsulta daitezke bestelako aldaketak (gehienak pro bertsioarenak) All changes for Xmin7.5 loturan klikatuta.

2016/07/06

Nola babestu LibreOffice dokumentu bat pasahitz batez

Hodeian, USB memorian, etxean... informazio delikatua duen LibreOfficeko testu dokumentu, kalkulu-orria, aurkezpen bat baduzu pasahitzez babes dezakezu. Ikusi nola:

Gorde honela egin eta beheko aldean agertzen den gorde pasahitzarekin markatu behar da.

Leihatila bat irekiko da non enkriptaziorako pasahitza eskatzen duen eta haren arriskuaz ohartarazten gaituen.



Idazketaren kontrako pasahitza jartzea eskaintzen du ere baina erabat ahula da, izan ere, dokumentua ikusten da eta gorde honela eginez kopia daiteke.