2016/11/14

Berria, mundu berria ulertzeko pistak ematen

EFEko Villar Lopez eta Roman Pilipey argazkietatik egindako muntaia.
Atzoko Berriak hirugarren industria iraultzak bultzatutako lanaren automatizazioa eta neoliberalismoak eta globalizazio prozesuaren ondorioak ulertzeko bi artikulu oso interesgarri ekarri dizkigu Jon Fernandez kazetariaren eskutik:



Material polita institutuan ikasleen arteko eztabaida bat planteatzeko.
Zorionak Jon, zorionak Berria

2016/11/09

Aragoiko parlamentuak beste urrats bat eman du software librearen alde

Aragoiko gobernuak parlamentuko talde guztien oniritziarekin ikastetxeetan Linux, software librea eta formatu irekien erabilera zabaltzeko proiektuaren jarraipena onartu du.

Informazio gehiago Edulibre.info web gunean.

2016/11/03

Blogspot: nola estekatu irudi bat web batekin

Blogean irudi bat txertatzen dugunean automatikoki bere buruarekin estekatzen da, alegia irudian klikatzen badugu irudia ikusiko da, bere tamaina errealean.

Zenbaitetan, ordea, ez da hori interesatzen zaiguna. Hainbatetan interesatzen zaiguna da irudian klikatzean web bat irekitzea edo hodeian dagoen dokumentu bat ikustea. Nola egin?

Lehenik eta behin irudia txertatuko dugu blogaren mezuan eta html moduan ikusiko dugu.



Horrelako zerbait ikusiko dugu:

 Fondo laranjaz agertzen da irudiaren helbidea bitan. Lehenengo aldia da klikatzean irekiko dena eta bigarrena nondik hartu behar duen irudia. Lehenengoaren ordez estekatu nahi dugun web orria edo dokumentua jartzen badugu irudiaren gainean klikatzean hori irekiko da eta ez irudia bera.


Hona hemen adibide bat:








2016/10/26

Luberri 16.04 eta Asus PC Eee matxinsaltoen wifia

Luberri_16.04rekin Asus PC Eee matxinsaltoekin badabil baina erabiltzen dugun lehenengo aldian hautatu eta pasahitza emateaz gain aktibatu egin behar dugu.
Horretarako sistemaren paneleko eskuin aldeko botoia klikatu eta Sistemaren ezarpenak hautatu, bertan Sarea klikatu...

Sarea Sistemaren ezarpenetan
eta irekitzen den leihatilan aktibatu nahi duzun wifian klikatu eta txekeatua ikurra agertuko da aktibazioaren adierazle. Hortik aurrera erabili dezakezu.


Gogoan izan beste erabiltzaileek erabili ahal izateko konexioak editatu, wifi sarea hautatu eta Orokorra fitxan Erabiltzaile guztiak konektatu daitezke sare honetara aktibatu behar duzula.

2016/10/25

Luberri 16.04 eta Lenovo Ideapad S10e ekipoen wifia

Hainbat ikastetxetan modelo honen ale batzuk dira eta Linuxen wifia ibiltzeko kontrolatzailea instalatu behar da.


Lenovo Ideapad S10e zuria eta beltza


Modelo honen wifia erabiltzeko bere kontrolatzaile pribatiboa instalatu behar da. Horretarako konektatu behar zara kablez Internetera eta ezarpen orokorretan sartu Software eta eguneratzeak atalean eta bertan Kontrolatzaile gehigarriak fitxan. Tarte batez bilatu eta topatuko du Broadcom Corporation 802.11 Linux STA wireless driver. Onartu.


Berrabiarazi eta konektatu wifiarekin. Pasahitza onartzen ez badu saiatu wifia desgaitzen Fn + F5 eta gaitu berriro.


2016/10/24

OBS Studio orain sistemaren erretiluan

Pantailaren bideo kapturak eta transmisioak egiteko OBS Studio aplikazioa 0.16.2 bertsiora eguneratu da eta, beste berritasunen artean, orain abiatzen dugunean sistemaren erretiluan azalduko da eta bertatik aukera izango dugu, besteak beste, grabazioa edo transmisioa abiatzeko edo gelditzeko.