PBIS open etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PBIS open etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/01/27

PBIS nola sartu ekipoa domeinuan ezin bada atera

Luberri sistema PBIS aplikazioa erabiltzen du Linux ekipoak Windows domeinuan sartzeko.
Zenbaitetan ekipoa domeinutik ateratzen da eta berriro sartu behar da. Horretarako egingo dugu:

Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu

Bertan domeinutik atera (leave domain) eta domeinuan sartu (join domain)

Batzuetan, ordea, ez du domeinutik atera nahi eta honelako erroretako bat ematen du:

Error: LW_ERROR_PASSWORD_MISMATCH  [code 0x00009c56]
The password is incorrect for the given account

ERROR: DNS_ERROR_BAD_PACKET (code 0x0000251e)
A bad packet was received from a DNS server. Potentially the requested address does not exist.

Kasu horretan soluzioa izaten da lsass zerbitzua berrabiaraztea. Horretarako agindu hau jarriko dugu terminalean:

sudo /opt/pbis/bin/lwsm restart lsass


hori egina domeinutik atera eta sartu egingo dugu.

2016/09/27

Nola instalatu Luberri

Instalatu aurretik

Instalazioa hasi aurretik ordenagailuko informazioa (argazkiak, dokumentuak...) kanpoko unitate batera kopiatzea edo mugitzea komeni da. Badaezpada ere. Instalazioetan partizioak eta formateatzeak egin behar dira eta nahigabeko erruen bidez informazio galerak egon daitezke. Zure ordenagailutik Windows kentzea eta Linuxa bakarrik jarri nahi baduzu informazioa ateratzea ezinbestekoa izango da.

Datuen babeskopia egin eta gero...

1- Ordenagailuari dagokion iso irudia duen fitxategia deskargatu egingo dugu.

2- Irudi horrekin abio-USBa sortuko dugu. USB memoriak gutxienez 4 GBkoa izan behar du eta barruan zerbait badu galduko da prozesuan. 

Bereiziko ditugu bi kasu: ordenagailuko BIOSa legacy moduan edo UEFI moduan dagoen.

  • BIOSa Legacy moduan badago, alegia UEFIrik ez badu edo desaktibatuta badago -ikastetxe publikoetako 2019tik aurreko ordenagailu gehienetan-, abio-USBa Linux bidez sortzen ahal dugu: 
    • Luberri 18.04 arte: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Abio-disko sortzailea.
    • Luberri 20.04n: Aplikazioak > Gehigarriak > USB irudi-idazlea
    • Windows-en hurrengo atalean deskribatzen den bezala.
  • BIOSa UEFI sistema badu abio-USBak UEFI izaera eduki behar du. Horretarako gutxienez hiru modu daude:
    • Windowserako Rufus doako aplikazioaren bidez. Horrela sortutako USBak BIOS Legacy sistemetan ere erabili daitezke.


    • Windows duen ordenagailurik ez baduzu kopiatzen ahal duzu ISOa USBra Askubuntuko mezu honetan azaltzen den bezala.
    • Lehendik zure ikastetxeko sblive irudia egina baduzu Systemback-en bidez. Irudi hori egin zenuen ordenagailuan sartu USB memoria eta administratzaile rolean Systemback martxan jarri > Live system create > hautatu sblive irudia eta USBa eta Write to target egin. Sistema honek EUFI USBa sortzen du.

3- Windows 10 duten ordenagailuetan Abio bizkorra (arranque rápido) aktibatuta dago. Haren bidez ordenagailuak Windowsa abiatzen du zuzenean USBtik abiatzeko aukerarik eman gabe. Abio bizkor hori desaktibatzeko Windows-en bi eratara egin dezakegu:

Errazena:
  • Windows > Símbolo del sistema (administrador), eta terminal horretan itsatsi hurrengo hau:

powercfg /h off

Konplikatuena:
  • Ezkerreko panelean engranajea:  Kontrol panela > Hardwarea eta soinua > Energia aukerak, eta bertan
  • Sakatu Aukeratu itzali eta piztu botoiek zer egiten duten.
  • Klikatu Aldatu  une honetan erabilgarri ez dauden ezarpenak.
  • Leiho horretan desaktibatuko dugu Abio bizkorra

Berrabiarazi ordenagailua eta...


4- Abiatu ordenagailua abio-USBaren bidez. Horretarako, ordenagailua itzalita dagoela, abio-USBa sartu eta, piztean, abio-menua edo boot menu agertzeko hainbat segundoz F8, F9, F10, F11 eta F12 sakatuko ditugu abio-menua agertu arte (marka bakoitzak F tekla bat erabiltzen du eta batzuk bat ere ez, hauetan Esc edo F2 sakatuta BIOSean sartu eta BOOT atalean boot order atalean USBaren marka hautatu behar da)

Abio menuan aukeratuko dugu USBa (markaren izenaz identifikatuta). USBa bitan agertzen bada, USB eta UEFI USB, horrek esan nahi du instalazioa Legacy moduan edo UEFI moduan egin daitekeela. Seguru aski Windows Legacy moduan instalatuta egongo da, beraz, saiatuko gara Legacy moduan (USBaren marka). Instalazioaren zehar, partizioak esleitzean, ikusten badugu Windowsek boot-efi partizioa dagoela, berrabiarazi eta UEFI USBarekin egingo dugu.

Ikastetxeetan UEFIz instalatu behar diren hainbat marka:

  • mahaigainekoak: PT, APD...
  • eramangarriak: Onlife...


Oharra: USB bidez abiatzean ohiko menua agertu beharrean pantaila beltza eta mezu hau agertzen bada: "fgxbeat. C32: not a COM32R image. Boot:". Sakatu TAB eta lerro batean agertuko zaizu menua. Idatzi "live" eta Intro sakatu.




Instalazioa (edozein kasutan)

Instalatu aurretik komeni da erabiliko diren partizioak eginak egotea. Horregatik, bereziko dugu bi kasu: lehendik Linuxerako partizioak ez dituzten ordenagailuak eta, aurretik Linux izan dutelako, partizioak eginak dituzten ordenagailuak.

Systembacken menuan lehenengo bi aukera erabiltzen ohi dira:

  • Boot Live system
  • Boot system installer
Lehenengoa erabiliko dugu Luberri probatzeko eta, Linux partiziorik ez badago, partizioak egiteko eta ondoren instalatzeko.
Bigarrena erabiliko dugu behar diren partizioak dituen ekipo batean zuzenean instalazioa egiteko.


Linuxerako partiziorik ez dituen ekipo batean.

Ordenagailuan, aurretik Linux ez bada egon, instalazioa hasi aurretik sistema berria kokatzeko partizioak sortzea komeni da. Horretarako

1- abio-USB bidez abiatuta Systemback-ek aurkezten digun menuan lehenengo aukera hautatuko dugu, alegia Boot Live system moduan abiatu.


Aukera honen bidez probatzen ahal dugu Luberri instalatu gabe eta, ongi ez badabil (pantaila ez da ikusten, wifia ez dabil..) edo gustukoa ez badugu itzali eta kito. Aukera hau erabiliko dugu ere instalazioa egiteko behar diren disko-partizioak egiteko baldin eta ordenagailu horrek aurretik ez baditu.

2- Identifikatzeko pantailan hau jarriko dugu:

Erabiltzailea: adminpremialocal
Pasahitza:      luberri 

 (Probatzeko bada gonbidatu moduan ere sar gaitezke).

3- Partizioak sortzeko Gparted aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Gparted.

Aplikazio honen bidez tokia egin behar dugu Linuxerako; normalean Windowseko datuen partizioa txikiagotuta.

Windows batzuk C unitatea dute sistemarako eta D datuetarako. Kasu horretan hobe D txikiagotzea. Windows eta datuak partizio bakarrean badaude partizio hori txikiagotuko dugu.
Hainbat ekipotan -Windows 10 duten hainbatetan- txikiagotu beharreko partizioaren tamaina ez da ikusten, ezezaguna jartzen du. Horrelako kasuetan instalaziotik atzera egin eta Windowsetik abiatuta txikituko dugu partizioa.
Libre geratzen den espazioan honako partizio hauek sortuko ditugu:


  • 100 MBko bat FAT32 bios-uefi abiorako. Partizio hau bakarrik sortuko dugu BIOSa UEFI bada (Erne!, ez erabili eta ez ezabatu beste bios-uefi partizioa, Windows-ena).
  • 4 GB bat Linux-swap formatukoa (RAM memoriaren osagarri lanak egingo dituena).
  • 20 GB inguruko bat eta ext4 formatukoa Linux sistemarako  (une honetan ez da zehaztu behar).
  • geratzen den espazioarekin beste ext4 formatuko partizioa home karpetarako. Bertan erabiltzaileen informazioa eta ezarpenak gordeko dira.

BIOS zaharrenek ez dute usten lau partizio baino gehiago jartzen. Horrelako arazoren bat badugu libratu dugun espazioa hautatuta Hedatua edo Extended motako partizioa sortuko dugu eta haren barrenean sortuko ditugu behar ditugunak.



Partizioak zehaztu ondoren aldaketak aplikatzeko esango diogu Gparted-i tresna barrako Ados edo check ikurra sakatuta.



Partizioak prest daudela instalazioarekin hasiko gara  Systemabacken bidez: Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Systemback eta bertan System install egin.


Hemendik aurrera instalazioa berdina da ordenagailu guztietan. Hurrengo ataleko 2. puntura pasa.



Linuxerako partizioak dituen ekipo batean.

1- Agertzen den menuko bigarren aukera erabiliko dugu: Boot system installer



2- Idatzi administratzaile lokalaren izena -ez domeinukoa-, adminpremialocal adibidez (lehenengo letra maiuskulaz agertuko da). Ondoren izen bera errepikatu (maiuskularik gabe).  Administratzaile lokalaren pasahitza. New root password zurian utzi. New hostname eremuan idatzi ekipoaren izena: ikastetxe publikoetan hz edo sk-ren ordez beste letra bat jarri eta ondoren ekipoaren etiketako zenbakia ad. u125368 (inportantea da zeren ekipoak izen desberdinak izan behar ditu Windowsen eta Linuxen) .



3- Orain instalaziorako erabiliko ditugun partizioak zehaztu behar ditugu.

  • BIOSa UEFI bada, bios-uefi partizioa hautatu (Erne! ez erabili hasierako boot-efi Windowsena baita),  Mount Point /uefi/boot aukeratu eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
  • 4 GB inguruko Linux swap partizioan Moint Point  SWAP aukeratu eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
  • 20 GB inguruko Ext 4  partizioan Moint Point / aukeratu, alegia Linux sistema, eta ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
  • Geratzen den Ext 4 partizioan Moint Point /home aukeratu eta, adi!, erabaki formateatzea ala ez (home partizioa erabilita bazegoen ez formateatu datuak eta ezarpenak mantendu nahi badituzu), ondoren ezkerrerako gezi berdean sakatuta onartu.
Eskola 2.0ko partizioetan ez ohi dago /home partizioa. Datuak eta sistema partizio berean gordetzen dira eta formateatzean ikasleen fitxategiak galtzen dira. 

Next.


Ordenagailua BIOS Legacy badu GRUB2  Auto (automatikoa) jarriko du eta UEFI bada EFI jarriko du.

4- Instalazioa bukatzen denean berrabiarazi ekipoa. Pizten denean Live USBa aterako dugu azkar.




Instalatu ondoren

1- Piztu

2- Ireki saioa zuk jarritako administratzailearen izena eta pasahitza erabiliz.


  •  Ekipoa eramangarria bada wifia konektatuko dugu. Horretarako goiko paneleko erretiluan agertzen den wifiaren abanikoan klikatu, gure wifia aukeratu eta pasahitza sartuko dugu. Luberri 20.04n  hori nahikoa da baina 18.04 bertsioan edozein erabiltzailek wifi hori erabili ahal izateko wifiaren ikonoa klika eta Editatu konexioak (Edit connections...) sakatu, hautatu konexioa eta Editatu agindu gurpil horzduna sakatuta...



Orokorra fitxan  eman baimena konektatzeko erabiltzaile guztiei.



(Etxerako ordenagailua bada saltatu hurrengo puntuak eta joan Etxerako ordenagailuak atalera)

  •  Ikastetxeak Windows domeinua badu ordenagailua domeinuan sartuko dugu domeinuko erabiltzaileak identifika ditzan: 
Luberri 18.04 arte: Aplikazioak>Sistemaren tresnak>Administrazioa>Domeinuan sartu.

 

Luberri 20.04n: Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Domeinuan-sartu


 

Script bat jarriko da martxan eta eskatukok ditu:
administratzailearen pasahitza eta, ondoren:

    • domeinuaren izena, minuskulaz eta luzapenarekin
    • domeinuaren izena, letrak maiuskulaz eta luzapenik gabe
    • domeinuko administratzailearen izena eta pasahitza


  •  Inprimagailuak gehitu. Sareko inprimagailu batzuk eta lokal guztiak automatikoki instalatzen dira (inprimagailuen segurtasun politikan jartzen ahal dugu tgikdenak taldekoek ezin inprimatzea). Baten bat falta bada eskuz instala dezakegu.

  • Luberri 20.04 bertsioan, ordenagailuaren teklatuak zona numerikoa badu, piztean teklatu numerikoa aktibatu dadin Sistemaren ezarpenak > Administrazioa > Saio-hasieraren leihoa > Ezarpenak fitxan, Aktibatu blokzenb klikatuko dugu.




Zure ikastetxeko ISO irudia prestatu

Behin Luberri ikastetxeko ordenagailu batean instalatuta komeni

da ordenagailu hori prestatu eta ikastetxerako erremasterizazio propio bat egitea. Batetik software egokitzen ahal da (instalazioak, des-instalazioak) eta, batez ere, egokitu behar da zerbitzariko karpeta partekatuen mapeatzea.


1-  Sistema abiatzean zure ikastetxeko sareko zerbitzariak konpartitzen dituen karpetak (EAEko ikastetxe publikoen kasuan: orokorra, irakasleak, ikasleak, administrazioa...) mapeatzeko pam_mount.conf.xml fitxategia editatu behar dugu. Horretarako terminalean (Crtl+Alt+T) agindu hau itsatsi:

sudo xed /etc/security/pam_mount.conf.xml

(Luberri 18.04 arte xed ordez gedit idatzi)

Behin irekitzen denean bilatuko dugu
<pam_mount>
<!-- Volume definitions -->

eta azpikoaren antzeko testu zati bat agertuko da. Bertan definitzen da nori zer karpetak mapeatu behar zaizkion. Zure ikastetxea EAEko eskola publikoen sarekoa bada aski izango dugu bi elementu agertzen diren toki guztietan aldatzen: batetik domeinua izendatzen duen H013157 izenaren ordez zure ikastetxekoa jarri; bestetik XX.XX.XX.XX agertzen den tokietan zure ikastetxeko zerbitzariaren IPa (EAEko eskola publikoetan 1 zenbakiz bukatzen dena).


Taldeen izenak (tgikdenak, tgirdenak, tgaddenak) minuskulaz idaztea inportantea da.
Aldaketak egin ondoren fitxategia gorde eta itxi editorea.

Berrabiarazi ordenagailua eta probatu erabiltzaile mota guztiek muntatzen dutela dagozkien zerbitzariko karpetak.

2- Wifiak: kendu agertzen direnak eta zure ikastetxekoak jarri eta partekatu. Inprimagailuak: kendu agertzen direnak eta zure ikastetxeko inprimagailu partekatuak instalatu (eta instalatu ondoren ikasleen ekipoetatik kendu) edo ez. Instalazioetan wifiak eta inprimagailuak mantenduko dira.

Orain ekipo hau zure ikastetxeko eredua edo master izango da erremasterizazio  baten bidez. Erremasterizazioa egiteko Systemback aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak > Sistemaren tresnak edo Sistema-konfigurazioa > Systemback.

Menuan Live system create hautatu. Proposatzen dizu irudia /home karpetan gordetzea, ados. Irudiari izena jarri, adibidez, KarrantzaLH_16.04.7, eta Create new sakatu. Minutu batzuetan sblive luzapena duen irudia egina egongo da.

3- Orain zure ikastetxeko ordenagailuetan sortutako irudia instalatzeko behar duzun USBa sortu behar duzu. Bi era daude egiteko:

a- zuzenean Systemback-en bidez Live USBak sortu (era gomendagarria):
    a.1- Sartu USBa (gutxienez 4GBekoa, zerbait ba dauka galduko da) eta leihatilan agertzen ez bada sakatu gezi berde borobila.
    a.2- Created Lives images leihatilan hautatu sblive irudia, behean USBa eta Write target botoia klikatu.   Horrela behar beste USB sortu daitezke. Horrela sortutako USBak gainera UEFI BIOSa duten ordenagailuetan erabili daitezke.

b- Aurreko metodoak nolabait behartzen gaitu ordenagailu hori erabiltzen USBak sortzeko. Irudia beste ordenagailura eraman nahi baduzu beste ordenagailu horretara iso formatuan eramatea komeni da. Horretarako:
   b.1- Systemback-en Live system create fitxan zaudela Created Lives images leihatilan aukeratu sortu berri duzun sblive fitxategia eta Convert to ISO klikatu. ISO irudia sortuko du /home direktorioan.
   b.2- Kopiatu iso irudia /home direktoriotik USB batera -horrek ez du ISO live sortzen- eta USBak sortzeko erabiliko duzun ordenagailura kopiatu.
   b.3- USB live sortzeko egin Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Abio disko sortzailea. Horrela sortutako USBa ikastetxeko ordenagailu gehienetan erabili daiteke baina UEFIa dutenetan ez -esate baterako bigarren hezkuntzako irakasleen portatil berrietan-. Horietarako sblive bidez sortutakoak erabili behar dira edo iso irudiarekin Windowseko Rufus bidez sortutakoak.



Ez ahaztu USBari bertsioaren izena duen pegatina bat jartzen.

Bideo-tutorial hau lagungarria izan daiteke:





Etxerako ordenagailuetan


Luberri erremasterizazioak etxerako ere balio du, hori bai, komeni da domeinuaren intregrazioa eta domeinuko karpeta partekatuak kudeatzen dituzten aplikazioak desinstalatzea, horretarako terminalean:

sudo apt remove pbis-open libpam-mount

Instalazioan zalantza edo arazoren bat baduzu idatzi Luberri posta-zerrendara (luberri@framalistes.org)