2018/01/21

Audacity euskara paketea nola konpondu

Aspalditik troll batek hainbat aplikazioen euskaratzeak bere modu bitxian

egiten ditu eta gainerako euskaratzaileenak blokeatzen ditu.

Hau da Audacity-ren kasua, non idazkera eta hainbat terminoren euskaratzea aplikazio informatikoetan erabiltzen diren estandarretatik oso urruti daude eta horrek aplikazioaren erabilera neurri handian zailtzen du.

Librezale elkarteko batzuk programa zerotik hasita euskaratu dugu baina lehen aipatutako blokeoa dela medio oraindik ez dugu lortu aplikazioarekin batera eskaintzea.

Bi soluzio daude:

  • Pertsonala eta erraza: Audacityn zaudela Editatu > Hobespenak... > Interfazea > Hizkuntza eta bertan Euskara-ren ordez Euskara (Espainakoa) aukeratu. Erabiltzaile bakoitzak egin beharko luke.
  • Bigarrena da Euskara-ren .mo fitxategia aldatzea. Horrela eginda Audacity ezer egin gabe euskara estandarrean agertuko da. Erabiltzaile guztientzat balio du.


Hau da Euskara hizkuntzaren hizkuntza fitxategia zuzenduta.


Azalduko dut nola instalatu hizkuntza pakete hau Linuxen. Norbaitek badaki nola egin Windows edo MacOS-en idatz dezala iruzkinetan.
1- Gorde deskarga 
2- Terminala ireki (Ctrl+Alt+T), deskargaren karpetara joan (ad. cd Deskargak) eta bertatik
3- Kopiatu fitxategia dagokion tokira:   sudo cp audacity.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/  Administratzailearen pasahitza eskatuko dizu.

Behin hori eginda ireki Audacity eta menuko lehenengo elementuan Agiriak ordez Fitxategiak agertzen bazaizu aldaketa ongi burutu duzu.


7 iruzkin:

  1. Kaixo Alex,

    box zerbitzuan kontua badut, baina ezin izan dut audacity.mo fitxategia deskargatu.

    Honako mezua: "[...] MO files are not currently suppoted".

    Kargatuko zenuke fitxategi hori beste zerbitzuren batean?

    Mila esker.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Gorka,
      Fitxategia deskargatzeko ez da kontua eduki behar, aski da Download sakatzea. Sakatzean agertzen den mezua da: We're sorry, the preview didn't load. MO files are not currently supported, alegia, ezin duela fitxategia erakutsi baina deskargatu bai. Egin behar dena da behin deskargatuta kopiatzea /usr/share//locale/eu/LC_MESSAGES/ karpetara.

      Ezabatu
  2. Epa Alex,

    egia da, uste baino errazago deskargatzen da .mo fitxategi hori. 'box' zerbitzuan izena eman gabe deskarga daiteke. Batzuetan ez dugu begi-bistakoa ikusten...

    Hurrengo urratsarekin ere badago begi-bistakoa den eta hasieran ikusi ez dudan zerbait. Zure araoa terminalarekin idatzi eta ez dut lortu nahi nuen emaitza. Horra sistemak ematen zidan erantzuna:

    cp: helburu-fitxategi eragigaia falta da 'audacity.mo/usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES' atzetik.

    Nemo aplikazioarekin begiratu dut eta ikusi dut nik ez neukala /usr/share/locale/eu direktorioa.

    mkdir komandoarekin sortu dut.
    mdir komandoarekin sortu dut /usr/share//locale/eu/LC_MESSAGES/ karpeta hori ere.

    eta zure araoa aplikatu dut: sudo cp audacity.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/

    terminalean ls batekin ikusi dut karpetan bazegoela audacity.mo hori behar zen tokian.

    Sartu naiz Audacity aplikazioan eta euskara estandarrean topatu dut.

    Mila esker laguntzagatik.

    ErantzunEzabatu
  3. Eta mila esker Osoitz eta bioi Audacity euskaratzen hartu zenuten lanagatik ;-)

    ErantzunEzabatu
  4. Eta beste laguntzaileei ere bai, jakina!

    ErantzunEzabatu
  5. Urte bete beranduago, berriro ere, konpondu behar izan dut Audacityko euskara paketea, eta oraingoan mkdir egin barik, zure goiko 3 urrats horiei jarraiki: di-da. Minutu batean. Magia ;-).

    ErantzunEzabatu
  6. Berriro ere, konturatu orduko, Audacity troll batek asmatutako euskararen aldaera bitxi batean topatu dut.

    Eskerrak hemen topatzen dudala beti konponbidea.

    Oraingoan izan dudan problema bakarra Box zerbitzutik deskarga egiterakoan sistemak ez didala .mo fitxategia Deskargak karpetan gorde, tmp karpeta batean baizik. Erraz konpontzeko moduko problematxoa...

    Mila esker berriro ere.

    ErantzunEzabatu