2017/08/07

Owncloud eta Nextcloud bezeroa nola sinkronizatu

Owncloud eta haren fork edo aldaera den Nextcloud hodeiko biltegiratze-zerbitzua eskaintzeko aplikazio libreak dira. Zerbitzari batean instalatuta pertsona, enpresa edo elkartek batek hainbat bezeroentzako biltegiratzea eskain dezake. Owncloud-en sortzailetako batek Nextcloud sortu zuen. Partikularrentzat ez omen dago diferentzia handirik bata eta bestearen artean.

Enpresa edo elkarteentzat interesantea izan daiteke instalatzea baina hodeiko biltegiratzea behar duen partikularrentzat interesanteagoa izan daiteke enpresa batzuk eskaintzen duten hodien bezeroa egitea, izan ere nahiko merke eta biltegiratze tamaina txikia bada doan eskaintzen dute.

Zergatik erabili hauek eta ez Drive, OneDrive edo antzekorik? Libreek ez dute, oraindik behitzat, dokumentu konplikatuak sortzeko aukerarik ematen baina pribatutasun gehiago eskaintzen dute. Eta libreak dira. Gainera batzuk eta besteak erabili daitezke.

Nola erabili Owncloud edo Nextcloud bezeroak? 

Zure hodei propioa erabili beharrean hornitzaile batena erabili nahi baduzu kontsultatu behar duzu dauden hornitzaileak zer tamainako biltegiratzea, prezioak...
Owncloud hornitzaileak (providers)
Nextcloud hornitzaileak (providers)

Behin erabakita zein probatu nahi duzu erregistratu behar zara. Esate baterako Blaucloud.de-k doan eskaintzen duen 5GBko hodeia eskatzeko bere orrian Setup Cloud storagea klikatuko dugu.

 Eta erabiltzaile izena, posta eta pasahitza eman eta baldintzak onartuta erregistratuko gara.

Egiaztatzeko mezu bat bidaliko digute zehaztutako e-posta helbidera eta bertan jarriko dute zein izango da gure hodeiaren helbidea. Honelako zerbait:
https://urlia.blaulcloud.de

Helbide hori klikatuta gure hodeia agertuko da. Egin behar dugun lehenengo gauza da ezarpenak konfiguratzea:

Gure erabiltzaile izenean klikatu eta Personal klikatuko dugu eta bertan hizkuntza (language) zehaztuko dugu:

Hortik aurrera has gaitezke fitxategiak igotzen, karpetak sortzen, berauek partekatzen edo testu dokumentu berriak sortzen besteak beste. Gure hodeiaren web helbidea edozein gailutan erabiltzen ahal izango dugu.


Sinkronizazioa

Bere hartan oso erabilgarriak badira ere oso interesgarria izan daiteke batzuentzat edukitzea sinkronizatuta ekipo baten edo batzuen karpeta bat eta hodeia. Hartara fitxategi bat edo karpeta bat gordetzen edo eransten duzunean delako karpeta horretara zure hodeiarekin sinkronizatuko da Internet konexioa duzunean. Eta beste ekipoetan sinkronizatuko da hauek konektatzen direnean.

Hori egin ahal izateko Owncloud edo Nextcloud bezeroaren sinkronizatzailea (desktop client sync) aplikazioa instalatu behar da ekipo horietan. Bi aplikazioak Linux, Windows, Mac, Androik eta IOS bertsioak dituzte.

Ubuntun Nextcloud instalatzeko terminalean agindu hauek exekutatu:
sudo add-apt-repository ppa:nextcloud-devs/client
sudo apt update
sudo apt install nextcloud-client


Behin instalatuta Gehigarrietatik abiatzen ahal dugu. Lehenengo aldia eskatuko digu zerbitzaria (adibidean https://urlia.blaucloud.de), erabiltzaile izena, pasahitza eta sinkronizatu beharreko karpeta (berak Nextcloud izeneko karpeta proposatzen du baina izan daiteke beste bat).

Ezarpenetan komeni da agintzea aplikazioa irekitzea saioa irekitzean.


Horrela automatikoki sinkronizatuko du zehaztutako karpeta eta Ubunturen sistemaren azpileko ikonoarekin kontrolatuko dugu sinkronizazioak eta orokorrean aplikazioa.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina