2016/09/27

Nola instalatu Luberri 16.04 (Systemback)

Luberri 16.04 hainbat berritasun ditu eta horietako bat erremasterizazio sistema da. Luberri 14.04k Remastersysen oinordekoa den PinguyBuilder erabili du, zeinak Ubunturen instalatzailea den Ubiquity  erabiltzen du; 16.04k, ordea, instalatzaile propioa duen Systemback erabiltzen du.

Instalazioa aurreko instalatzailearekin baino askoz azkarrago egiten da (bost-hamar minutuan) baina kontuan izan behar da Ubiquitik  une batean diskoaren partizioak sortu edo aldatzeko aukera ematen duela eta Systemaback-ek ez. Systembacken bidezko instalazioan hasi aurretik partizioak eginak egon behar dute.
Hartara, bi kasu bereiziko ditugu: Linuxerako partizioak eginak dituen ekipoarena -aldez aurretik Linuxa instalatuta zeukalako- eta Linuxerako partiziorik ez duena.


Instalatu aurretik

Instalazioa hasi aurretik informazioa (argazkiak, dokumentuak...) kanpoko unitate batera kopiatzea edo mugitzea komeni da. Badaezpada ere.

1- ISO irudia deskargatu eta harekin abio-USBa sortuko dugu: Ubuntun Aplikazioak>Sistemaren tresnak>Administrazioa>Abio-disko sortzailea. Ubuntuk sortzen duen ISOa ez du UEFI baldintzak betetzen, beraz gerta daiteke ordenagailuak ez detektatzea. UEFI izan behar badu deskargatutako ISO fitxategiarekin Windows batean sortuko dugu abio-USBa Rufus aplikazioaren bidez. USB memoriak gutxienez 4 GBkoa behar du izan eta barruan zerbait badu galduko du prozesuan.


Partizio eskeman UEFI. ISO irudia eta aukeratu Luberriren iso-a.
Behin abio-USBa sortua.

2- Abiatu ordenagailua abio-USBaren bidez. Horretarako irekiko dugu boot menu edo abio menua piztean tekla bat sakatua. Hona ohiko tekla:
  • Acer - Escape, F9 edo F12
  • Asus - Escape edo F8
  • Compaq - Escape edo F9
  • Dell - F12
  • eMachines - F12
  • HP - Escape or F9 (zenbait kasutan Escape+F9)
  • Intel - F10
  • Lenovo - F8, F10, F11 edo F12
  • NEC - F5
  • Packard Bell - F8
  • Samsung - Escape edo F12
  • Sharp - F2
  • Sony - F10 edo F11
  • Toshiba - F12
Zehaztasun handiagoa behar baduzu begiratu zure marka eta modeloan.

Oharra: USB bidez abiatzean ohiko menua agertu beharrean pantaila beltza eta mezu hau agertzen bada: "fgxbeat. C32: not a COM32R image. Boot:". Sakatu TAB eta lerro batean agertuko zaizu menua. Idatzi "live" eta Intro sakatu.


Instalazioa (edozein kasutan)


3- Systembacken menuan lehenengo bi aukera erabiltzen ohi dira:
  • Boot Live system
  • Boot system installer
Lehenengoa erabiliko dugu Luberri probatzeko eta, behar izanez gero, partizioak egiteko eta ondoren instalatzeko.
Bigarrena erabiliko dugu behar diren partizioak dituen ekipo batean zuzenean instalazioa egiteko.

Linux partizioa(k) d(it)uen ekipo batean.

4- Agertzen den menuko bigarren aukera erabiliko dugu: Boot system installer



5- Idatzi zure ikastetxeko administratzailearen izena (lehenengo letra maiuskulaz jarriko du). Ondoren izen bera maiuskularik gabe.  Administratzailearen pasahitza. New root password zurian utzi eta New hostname eremuan idatzi ekipoaren izena: h ez den letra bat eta ondoren ekipoaren etiketako zenbakia ad. u125368 (inportantea da zeren ekipoak izen desberdinak izan behar ditu Windows eta Ubuntun) .



6- Orain instalaziorako erabiliko ditugun partizioak hautatu behar dugu. Bi kasu topatuko ohi ditugu: ext4 partizio bakarra edo bi (bat Linuxerako eta bestea home-rako). Bakarra badago hori hautatu, eta bi badaude 20GB ingurukoa eta muntatze puntua "/" markatu, Format markatu eta gezi zuzen berdea sakatu. Home partizioa badu ext4 partizio handia hautatu eta "home" muntatze puntua hautatu, Format markatu erabiltzaileen datuak ezabatu nahi badituzu ala ez erabiltzaileen datuak mantendu nahi badituzu, eta sakatu gezi zuzen berdea. Edozein kasutan SWAP partizioa aukeratu behar dugu eta Mount pointean SWAP markatuko dugu. Next.




7- Instalazioa bukatzen denean itzali ekipoa betiko moduan. Une batean eskatuko dizu USBa ateratzeko. Atera, Intro sakatu eta kito. Berrabiaraziko da sistema berriarekin.



Linuxerako partizioak ez dituen ekipo batean.

Ordenagailuan, aurretik Linux ez bada egon, instalazioa hasi aurretik sistema berria kokatzeko partizioak sortu behar ditugu. Horretarako

4- abio-USB bidez abiatuta Systemback-ek aurkezten digun menuan lehenengo aukera hautatuko dugu, alegia Boot Live system moduan abiatu.



5- Identifikatzeko pantailan hau jarriko dugu:

Erabiltzailea: adminpremialocal
Pasahitza: luberri16

(Beste aukera bat da gonbidatu moduan sartzea eta aldaketak egitean pasahitza sartzea).

6- Partizioak sortzeko aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak>Sistemaren tresnak>Administrazioa>Gparted.

Aplikazio honetan tokia egin behar dugu Linuxerako; normalean Windowseko datuen partizioa txikiagotuta.
Hainbat ekipotan -Windows 10ekin gehienetan- txikitu beharreko partizioaren tamaina ez da ikusten, ezezaguna jartzen du. Horrelako kasuetan instalazioan atzera egin eta Windowsetik abiatuta txikituko dugu partizioa (Windows-ek uzten du baina batzuetan ez nahi hainako tamainarekin.
 Edozein modutan  libre geratzen den espazio osoa hartuta sortuko extended partition edo partizio hedatu bat sprtuko dugu eta bertan partizio hauek sortuko ditugu (formaturik gabe ere sortzen ahal ditugu eta Systemback-ean formatua adierazi):

-  4 GB  inguruko bat Linux-swap formatukoa.
-  250 MB formaturik gabea. Hau ezinbestekoa da UEFI biosetan. Gparted-en formaturik gabe sortuko dugu eta Systemback-en  boot-uefi formatua emango diogu.
-  20 GB inguruko bat eta ext4 formatukoa Linux sistemarako.
-   geratzen den espazioarekin beste ext4 formatuko partizioa home-rako, hau da erabiltzaileen informazioa eta ezarpenak gordetzeko.





Hori eginda itxi Gparted eta ireki Systemaback (Aplikazioak>Sistemaren tresnak> Administrazioa > Systemback eta bertan System install egin.


Hurrengo urratsak aurreko ataleko berberak dira 4. puntutik aurrera.



Instalatu ondoren

1- Piztu

2- Ireki saioa zure ikastetxeko administratzailearen izena eta pasahitzarekin.


3- Ekipoa eramangarria bada konektatu wifia. Wifi konexioa lotu ondoren sistemaren erretiluko wifi ikonoa klika eta Editatu konexioak sakatu, hautatu konexioa eta Editatu agindu,  Orokorra fitxan  eman baimena konektatzeko erabiltzaile guztiei.




4- Ordenagailua domeinuan sartu: Aplikazioak>Sistemaren tresnak>Administrazioa>Domeinuan sartu.


Administratzailearen pasahitza eman. Domeinutik atera, Left domain. Domeinuan sartu zure ikastetxeko domeinuaren izena jarri eta  Join domain.



Domeinuko administratzailearen izena eta pasahitza jarri. Pausu hau egin behar da nahiz eta zure ikastetxeko USBa erabili.





5- Sareko inprimagailuak gehitu.


Zure ikastetxeko ISO irudia prestatu

Behin Luberri ikastetxean instalatuta komeni
da ikastetxerako erremasterizazio propio bat egitea. Batetik software egokitzen ahal da (instalazioak, desinstalazioak) eta, batez ere, egokitu behar da zerbitzariko karpeta partekatuen mapeatzea.


1-  Sistema abiatzean zure ikastetxeko sareko zerbitzariak konpartitzen dituen karpetak (EAEko ikastetxe publikoen kasuan: orokorra, irakasleak, ikasleak, administrazioa...) mapeatzeko pam_mount.con.xml fitxategia editatu behar dugu. Horretarako terminalean (Crtl+Alt+T) agindu hau itsatsi:



behin irekitzen denean bilatuko dugu
<pam_mount>
<!-- Volume definitions -->

eta azpikoaren antzeko testu zati bat agertuko da. Bertan definituko dugu nori -zein talderi- zer karpetak mapeatu behar zaizkion. Zure ikastetxea EAEko eskola publikoen sarekoa bada aski izango dugu bi terminoa aldatzen agertzen diren toki guztietan: batetik domeinua izendatzen duen H013157 izenaren ordez zure ikastetxekoa jarri; bestetik XX.XX.XX.XX agertzen den tokietan zure ikastetxeko zerbitzariaren IPa jarri behar duzu partekatutako karpetak bertan badaude, NAS batean badaude orduan NASaren IPa. Aldaketok egin ondoren gorde fitxategia.



Berrabiarazi ordenagailua eta probatu erabiltzaile mota guztiek muntatzen dutela dagozkien zerbitzariko karpetak.

2- Behin domeinuan dagoela eta partekatutako karpetak ondo muntatzen duela, ekipo hau zure ikastetxeko eredua izango da erremasterizazio baten bidez. Erremasterizazioa egiteko Systemback aplikazioa abiatuko dugu: Aplikazioak>Sistemaren tresnak>Administrazioa> Systemback.

Menuan Live system create hautatu. Proposatzen dizu irudia /home karpetan gordetzea, ados. Irudiari izena jarri, adibidez, KarrantzaLH_16.04.03, eta Create new sakatu. Minutu batzuetan sblive luzapena duen irudia egina egongo da.

3- Irudiarekin abio-USBa sortzeko Create ISO klikatu eta sortzen duen ISO horrekin abio-USBa sortu betiko moduan, alegia, Aplikazioak>Sistemaren tresnak>Administrazioa>Abio-disko sortzailea.  Systemback-ek badu abio-USBak zuzenean sortzeko sistema propioa (Write target) baina ez sortzen dituen USBek batzuetan ez dute funtzionatzen.

Behin zure distribuzioko USBa duzunean harekin abiatuta Systemback-en menua agertuko zaizu eta goian adierazi bezala jokatu behar duzu, sistemak Linuxerako partizioa(k)  d(it)uen ala ez kontuan harturik. Ez ahaztu USBari bertsioaren izena duen pegatina bat jartzen.


Oharrak
  • Luberri_eskolarako_16.04.01 erremasterizazioa 64 biteko sistema da, beraz, ez dabil 32 biteko prozesadorea duten ordenagailuetan (EAEko eskola publikoetako Lenovo Ideapad txikiak eta Matxinsalto pistatxoak). Hauentzat 32 biteko bertsio bat prestatuko dut datozen asteetan.
  • "home" mantenduta -formateatu gabe- egiten diren instalazioetan kontuan eduki behar da likewise-openek bere izeneko karpeta bat sortzen zuela home direktorioan bertan domeinuko karpeta eta haren erabiltzaileenak gordetzeko. PBIS-openekin, ordea, karpeta horrek "local" du izena, beraz, erabiltzaile zaharrari karpeta berria esleituko dio. Hori dela eta sistema zaharretik informazioa atera behar da 16.04 instalatu baino lehen (edo ondoren karpeta zaharretik berrira pasa eta sudo chown -R aginduaren bidez jabea esleitu). 
  • Momentuz ez dut lortu -eta ez du ematen epe motzean lortuko dudanik- Smart Board arbelaren kontrolatzaileak eta aplikazioak instalatzea. Beraz, arbel digitalarekin erabili behar diren ekipoetan hobe Luberri_14.04 bertsioa mantentzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina