2016/08/02

Moodle 3.1 eta gaitasunen tratamendua


Moodle-en LTS edo sustengu luzeko bertsioa den 3.1 beste berritasunen artean gaitasunak kudeatzeko sistema bat eskaintzen duen lehenengo bertsioa da

Gaur egun, hezkuntza sistemen helburuak ikasleek gaitasunen eskuratze-gisa definitzen dira, diziplinei lotutako gaitasunak batzuk eta zeharkakoak edo arlo guztiak bustitzen dituztenak besteak. Hori dela eta, Moodle-ek ahalegin bat egin du gaitasunen gestioa integratzeko edo, hobe esanda, hezkuntza gaitasunen arabera kudeatzeko (CBE  Competenci Based Education edo gaitasunetan oinarritutako hezkuntza).

Ikus dezagun, gainetik bada ere, Moodle-ek nola integratu dituen gaitasunak:


1- Moodle-guneko kudeatzaileak  gaitasunen markoa edo eskema (framework) definitu edo, eskuratuz gero, inporta dezake. Marko hauetan era eskematikoan agertzen dira gaitasunak, azpi-gaitasunak eta, nahi izanez gero, bere adierazleak. Marko honek ikastetxeko gune bereko ikastaro guztietarako balio du. Ikastaro bakoitzean zehaztuko da marko horretako zein gaitasun landuko diren.
Gaitasunen markoaren definizioa Gunearen kudeaketan egiten da:

Adibide honetan Digcomp-en araberako gaitasun digitalen markoa sartu diot guneari.


2- Hurrengo fase batean, irakasleak ikastaroak sortzen edo editatzen duenean, zehazten ahal du ikastaro bakoitzean guneko marko horretatik zein gaitasun landuko diren eta lanketa horrek zer eragina izango duen. Hori irakaslearen lana da eta Ikastaroaren kudeaketan egiten da:

Irudi honetan irakasleak bere ikastaroan landuko dituen gaitasunak aukeratzen ditu haien egituratik
Ikastaroa diseinatu ahala eskema honetan ageriko dira hautatutako gaitasun bakoitzak zein zereginen bidez lantzen den.



3- Hurrengo pausua da zehaztea zeregin bakoitzean zein gaitasun, azpi-gaitasun edo adierazle lantzen diren. Lan hori irakasleak egiten du zereginak definitzean.

Marko gorrian ageri dira beheko zerrendan agertzen diren ikastaroak lantzen dituen gaitasun eta azpi-gaitasunetatik zeintzuk diren zeregin honetan zehazki lantzen direnak.
Gaitasunak hautatu ondoren zehaztu behar da ikasleak zeregina bukatzean gaitasuna frogatutzat geratzen den edo irakasleak egiaztatu behar ote duen:



4- Bai irakasleak bai ikasleak landutako gaitasunen erregistroa kontsulta dezake:

Irakasleak kontsulta ditzake ikaslez ikasle hauek jorratutako gaitasunak eta, hirugarren puntuan ikusi bezala, automatikoki osatzen ez bada berak erabakiko du ikaslea ordurako gai den edo oraindik ez.
Kontsulta egiteko irakasleak ezkerreko paneleko Txostenak > Gaitasunen analisia hautatuko du:


 eta ikaslez ikasle ebalua (hala ezarri badu) edota kontsulta ditzake.
Kontsulta:

Irakasleak ikusten du ikasleak 1.2 gaitasuna demostratu duela
eta ebaluazioa:

(1) ikaslea, (2) gaitasuna, (3) zeregina, (4) ebaluazioa



Ikasleak ere bere kalifikazioak kontsulta ditzakeen era berean kontsulta ditzake zein gaitasunak jorratu edo erakutsi dituen. 
Ikasleak ikus dezake 1.2 gaitasuna Berotegi efektuaren iruzkinaz landu duela eta irakasleak gaitasuna aitortu diola.



Oharrak:
  • Moodle 3.1 bertsioa probatzeko MoodleCloud erabili dut.
  • Informazio gehiago gaitasunei buruz Moodle Docs-en.
  • EAEko ikastetxe publikoetan une honetan martxan dagoen Moodle bertsioa 2.9 da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina