(2016/11/20an eguneratua)
Popcorn Time torrent streaming edo deskargaren bidez filmak eta telesailak ikusteko aukera ematen duen aplikazio librea da.
Aplikazioa abiatu, filma aukeratu, segundo batzuk itxaron eta deskarga hastean filma ikusten hasiko zara.
Aplikazioa euskaraz badago ere -euskaraz ez bazaizu irekitzen hauta dezakezu hizkuntza aplikazioaren ezarpenetan- filma guztiak, edo ia guztiak, ingelesez daude. Edozein modutan filma azpititulurekin ikus daiteke. Azpitituluak azpiko tresna barran aukeratu daitezke ingelesez, espainolez, frantsesez... Euskarazko azpitituluak oraindik ez ditu eskaintzen baina euskarazko azpitituluak deskargatzen badituzu, azpitituluak.com orritik esate baterako, custom aukeratu, deskargatutako srt fitxategia hautatu eta kito.
Instalazioa (2015/15/2an eguneratua):
Aplikazioak Linux, Mac eta Windowserako bertsioak ditu eta lehenik eta behin bere web orritik
deskargatuko dugu. Linuxerako aukeratu zure sistemari dagokion bertsioa, 32
edo 64 bitekoa. Gorde tar.gz formatu konprimituan eta ondoren ireki
erazteko nahi duzun karpetan. Erauzitako fitxategi eta karpeten artean
badago bat install izenekoa, klik bikoitza egin gainean eta esan
exekutatzeko terminalean. Terminalean irekiko da instalatzailea eta
eskatuko digu I agree idazteko, halaxe egin eta bukatzen duenean prest edukiko duzu Soinu eta bideo atalean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina