2013/06/14

HotShots pantaila-kapturatzailea eta editorea

Software-librea den aplikazio honek Linux zein Windowsen gainean dabil. Pantaila-kapturatzailea da eta bere gaitasun aipagarriena editorea da.
Editatu behar ez diren kapturak egiteko beste kapturatzaile arinagoa erabiltzea komeni da baina kapturak editatu behar direnean Shutter baino potenteagoa eta arinagoa iruditzen zait.
Editatu daiteke testua, marrak, poligonoak, Bezier-kurbak, geziak, numerazioak, lupak, irudiak txertatu, pixelizatu...

Tutorialak, aurkezpenak eta edozein irudiaren oinarrizko edizioa egiteko baliagarria. Izan ere pantaila-kapturak editatu daitezke baina edozein irudia ere karga  eta edita daiteke: mapak, argazkiak eta abar.

Erabilera oso erraza du eta bideo-tutorial honetan, gainetik bada ere, tresna nagusien erabilera azaltzen dut. Osoa ikusi behar baduzu pantaila osoan eta HD kalitatean ikusteak merezi du.



Ubuntu, Mint eta Debianen oinarritutako beste distribuzioetan ireki terminala eta hurrenez hurren agindu hauek kopiatu eta itsatsi exekutatzeko:

  • sudo apt-add-repository ppa:dhor/myway
  • sudo apt-get update
  • sudo apt-get install hotshots

 Zenbaitetan Ubunturen instalazioak ez du abiarazlea sortzen. Hori gertatzen bazaizu eta mahaigani klasikoa erabiltzen baduzu, goiko paneleko Aplikazioak elementuan eskuin klik egin eta editatu menuak: Grafikoak atalean sartu, elementu berria sakatu eta bete datuok. Garrantzitsua da komandoa minuskulaz idaztea.





 Windows-en instalatzeko hemen duzu deskarga.

Beste aplikazio interesgarriak software-bilduman eta Linux-aplikazioak


1 iruzkin: