2012/11/11

Nola integratu Ubuntu Windows Server-en Active Directory-n

Luberri sistema Windows-en Active Directoryn integratzeko prestatuta dago eta script baten bidez egiten du. Script hori martxan jartzeko Aplikazioak > Sistema-konfigurazioa > Domeinuan-sartu klikatu eta eskatzen dituen parametroak eman (tartean domeinuko administratzailea eta bere pasahitza).

Luberri ez den Linux batean ondoren deskribatzen den moduan egin daiteke (kontuan izan mezu hau idazteko unean Cannonical-ek esan duela Ubuntu 21.04 prest etorriko dela Windows domeinuan sartzeko).

Zenbait enpresa eta eskoletan barne-sarea Windows zerbitzari baten menpean dago. Zerbitzari horrek sareko erabiltzaileak kudeatzen ditu eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, haien artean haren disko gogorreko karpeta batzuk parteka dezake zenbait erabiltzailerekin.

Horrelako egitura batean Linux ekipo bat instala daiteke eta arazorik gabe erabil daiteke baina zerbitzariaren aurrean identifikatzeko eta sareko erabiltzaile moduan partekatuta dauden karpetak automatikoki muntatu ahal izateko Linuxa Active Directory-n integratu behar da.

Mezu hau sareko-administratzaileentzat idatzi dut, etxeko erabiltzailea bazara ez saiatu hurrengo pausoak egiten.

Ikus dezagun nola integratu daiteke Ubuntu ekipo bat Windows Server baten menpeko domeinuan eta nola muntatu daitezke automatikoki erabiltzaile bakoitzari dagozkion karpetak. Jarraibide hauek probatuta daude Ubuntu 12.04 eta 14.04 bertsioekin.

1. urratsa: integrazioa
 Ubuntua AD-n integratzeko badira zenbait aplikazio (Winbin, Centrifydc, Likewise-Open...). Nik gomendatzen dudana Likewise-Open da. Berau instalatzeko Software-zentrotik egin daiteke edo terminalean hau itsatsita:




 Behin instalatuta martxan jarriko dugu Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Active Directory Membership

Honelako leiho irekiko da:

Leiho honetan sartuko dugu ordenagailuaren izena, domeinuaren izena (ez ahaztu .net jartzea). Domeinuko erabiltzaileek izena@domeinu.net formadute baina Enable default user name prefix aktibatuta uzten badugu domeinuaren zatia ez dugu jarri behar.

Join Domain sakatu eta beste leiho batean programak eskatu digu domeinuaren administratzailearen izena eta pasahitza (erne¡ domeinukoa, ez administratzaile lokala). Eta domeinuan sartuko da ekipoa.

Behin domeinuan sartua  erabiltzaile lokalez gain domeinuko erabiltzaileek ere erabili ahal izango dute ekipoa. Erabiltzaile lokalen karpeta pertsonalak /home direktorioan daude eta domeinuko erabiltzaileena /home/likewise-open/domeinuaren_izena direktorioan.

 2. urratsa: Partekatutako karpeten muntaketa automatikoa

Bigarren atal honetan ikusiko dugu zer egin behar den erabiltzaile bat logeatzean, hau da domeinuan sartzen denean, automatikoki zerbitzariak konpartituta dituen zenbait karpeta muntatzea.
Lehenik eta behin programa pare bat instalatu behar dugu:



 eta orain editatu behar dugu pam_mount.conf.xml fitxategia editatu behar dugu:



fitxategian bilatuko dugu
<pam_mount>
<!-- Volume definitions -->

eta ondoren definituko dugu nori -zein talderi- zeintzuk karpeta muntatu behar dizkion. Hemen jarriko dut nire institutuko bolumenen definizioa eta zuk egokitu ditzakezu zure ikastetxe edo enpresara



XX.XX.XX.XX ren ordez biltegiratze zerbitzariaren IP-a jarri beharko duzu eta, behar izanez gero soilik, karpetak eta taldeak egokitu. Editatu ondoren gorde eta saioa berria hastean zerbitzariko karpetak mapeatuko dira.

3. Lightdm-ren edizioa
Lightdm, saioa hasteko pantaila, aldatzea komenida: batetik erabiltzaileen izenak ez ikusteko eta eskuz sartu ahal izateko.
Aldaketa hau egiteko terminalean egingo dugu:
*Ubuntu 12.04ean: 
sudo gedit /etc/lightdm/lightdm.conf
*Ubuntu 14.04ean:   
sudo gedit /usr/share/lightdm/lightdm.conf.d/50-ubuntu.conf
eta dituen lerroei gehituko diegu bi hauek:
greeter-hide-users=true 
greeter-show-manual-login=true
eta gordeko dugu.

OHARRAK:
  • Instalazio asko egin behar baduzu ez dudarik izan, presta ezazu ondo ekipo bat, integra ezazu eta erabili Remastersys edo haren ondorengoa den Pinguy Builder zure distribuzio propioa osatzeko. Ordu laurden batean instala dezakezu Ubuntu ekipo batean eta jada integratuta egongo da eta lanerako prest.
  • Integrazioa lortzeko David Burke-k idatzitako mezu honetan eta beste honetan hartu dut oinarri. Eskerrik asko David.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina