2010/01/17

Guvcview Webcam kontrolatzailea Linuxen

Webcam bat erosi dut eta, beste behin, driverra Windowserako. Puska bat googleatu ondoren ez dut fundamentuzko ezer ikusi. Ubuntu software-biltegian sartu eta frogak egiten hasi naiz: Canorama...poto, Kamoso...kale, Guvcview...bapo!

Irudiaren disdira, kontrastea, saturazioa.... audioaren ratioa, kanalak, formatua eta bideoaren ratioa, erresoluzioa, codec, formatoa... kontrola daitezke. Oso ona.


Komunikatzeko webcama erabiltzen duten programak: aMSN, kopete, ekiga , Skype 2.0 eta Empathy hainbat konturekin:
Guvcview instalatzeko: Ubuntu Karmicen Aplikazioak > Ubuntu Software Biltegia eta bertako bilaketa koadroan izena idatzi. Terminaletik instalatzeko begiratu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina